XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAURKO ARAZOAK. NORA DOA GIZONA. TELEBISTAN IRAKASLE

Ez dakit zuok bere nik bezela, telebista ikusi zenduen igaro dan barikuan.

Umeen saioa bera, eziketari buruz.

Agertzalleak, luditik zear ibillitakoa zala ta bere ikusketak azaltzen yoiala.

Australia'n egoala ikaratu ei zan, abere ta pistientzat an egoan maitasuna ikusiaz.

Ez egoala iñon, an ikusten zan beste alkarte gai oneri erantzuteko.

Benetan arritzekoa.

AUSTRALIARREN BIZIKEREA

Onen ondoren eta bere ibillaldiari jarraituz argazki batzuen bitartez, Australdarrak zelan bizi diran be ikasi genduan.

Irureun millatik gora zirala orain berreun urte baña une onetan eun ta iruregei milla bakarrik, gitxi gora bera.

Gizon zuriakandik ez dabela ezer artu, whisky eta drogak izan ezean.

Erreserbetan egozala, eta apurka apurka, euren enda edo erraza ilteko zorian egoala.

Onarte entzun genduana.

AZTERTU BEARRA

Baña beste ezertxo barik amaitu ebanean bere agertaldea, nire kolkoari itaundu neutson.

Zer dabil gizon orrek? Orreri buruz ezer azaldu bearrik ez ete dago ba?

Irakasle batek ez dauka zer esanik? Pistien lagunen ugaritasuna adurre dariola bere agoan, azaldu, eta onen ondoren, ezelako berotasun barik bere abotsean, gizasemeen zoritxarra agertu?

SALAKUNTZA

Itxi leikio trakeskeri orreri, ezelako salakuntzarik egin barik?

Zer ikasiko ete dabe gure aurtxoak ikasbideekaz? Gizona aberea baño gitxiago dala? Etxeko ta kanpoko txakurra maite izan bear daula baña bere urko lagunagaz ez daukala ezelako ardurarik? Eta telebista ikasbide dala esango da.

Onak gagoz.

Nire salakuntza beintzat, or gelditu daitela.

Australiako gizon zuriak oso aurreratuak izango dira, edo olan pentsa lei norbaitek euren bizi-modu aberatza ikusiaz, baña niretzat beintzat, telebistan esandakoa egia ba-da, gizontasunean abereak baño malla beeragokoan ikusten dodaz.

EUZKADI'KO JOKABIDEAK

Asarre bizian nengoan bai Australdarrakaz egindakoagaz eta bai ta be telebistako gizon epel aregaz.

Baña gora bera oneik ausnartzen nengoala, eztabaida zorrotz bat sortu zan nire barruan.

Eta guk emen gure errian gure Euzkadi'n, zelan jokatzen dogu?

Ez ete gabiltz Erria batera Erria bestera, baña azken baten dana geure onuragarri izan daiten? Gure ekintza guztiak guztiz garbiak ete dira? Ala Erriaren izena aurretik ipiñiaz geure burua goraltzen gabiltz?

Eta au olan ba-da ez gagoz gu bere gizona zapaltzen? Buruera oneik eta gure artean darabilguzan beste ekintza batzuei buruz azterketa zintzo bat egin daigun, eta zerbait oker ba-dago zuzenera ekarrita gure ekintza guztia gizona bere mallan ipintea izan daitela.

Beste norbaitek ez dagiala bier etzian esan.

NORA DOA EUZKADI'KO SEMEA?

ATXUTEGI'tar Bitor.